XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gaisotasunak uzten zizkion argitasun arte laburretan izkiriatu omen zuen. Haren maisu grekoak lehenago esana zuen:

Gogora ezazu heriotza ez dela deus guretzat; on eta kalte guziak sentiberatasunari dagozkiolako eta heriotza sentiberatasunaren ezabatzea delako...

Orduan, kalterik izugarriena, heriotza, ez da deusere guretzat, ezen eta bizirik gauden artean heriotzarik ez da, eta heriotzeko orduan gu bizi ez garelako...

Beraz, heriotzarekiko bildurrez dagoena ergela da, heriotzak ez bait dio agitutakoan min emanen, alferrikakoa da heriotza igurikatzearen mina.

Jon Mirandek bere poeman, mundua eta munduan izatea iruditze bat besterik ez dela aurkitu du, bizitzako gauzak gogoaren ametsak dira, hil bildurrik ez du gehiago, egiazko Arima eta Izatea bere baitan kausitu ditu.

Julius Caesar erromatarrak Galian barrena egin zituen kanpainetan ezagutu zituen druidek bezala, Jon Mirandek Arimagan sinesten zuen.

Poemaren giltza irakurriez gero argi dago Jon Mirande epikureismo materialistatik baino druidengandik, neoplatonismotik eta filosofia erromantikotik hurbilago dagoela.

Jean Markalek Les Celtes liburuan aipatzen duenez, zeltek gaizki amaituriko menturak zituzten gogoko, happy endik ez.

Hala amaitzen da Arthur erregearen zikloa, hala Haur besoetakoa, gizabanakoaren bizitza bezala.

Izatearen posibilitate aske eta infinitoak gero helduko zirelakoan.

MIRANDE, JON

GOBERNUA

Gure herriko baserrietan horrela entzuten zen:

- Behiak gobernatzera noa...